cast
Zerbitzu teknikoak

Mugolak honako arkitektura teknikoko zerbitzu integral hauek eskaintzen ditu Donostian eta Gipuzkoan:

EIT – ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOA

2017ko ekainaren 27an 50 urtetik gorako antzinatasuna izango duten bizitegi-erabilerako eraikinetan, legeak hala eskatuta, ikuskapen teknikoa egin beharko da 10 urtean behin; ikuskapen hori teknikari eskudun batek (arkitekto teknikoak edo arkitektoak) egin beharko du. Era berean, eraikinen adina edozein izanik ere, birgaitzeko, energia-eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako laguntza publikoak eskatu nahi dituzten eraikinek ere egin beharko dute azterketa hori.

PERITU TXOSTENAK

Demanda eta erreklamazio judizialak aurkezteko beharrezkoak diren peritu-txostenak (peritazioak eta/edo ziurtagiriak) egiten ditugu.

FATXADAK BIRGAITZEKO PROIEKTUAK

Esperientzia handia dugu fatxada osoak edo etxebizitza partikularrak birgaitzeko proiektuak egiten eta beharrezkoak diren izapide teknikoak kudeatzen.

AHOLKULARITZA TEKNIKOA

Aholkularitza eskaintzen diegu arkitekto tekniko baten zerbitzuak behar dituzten jabekideen erkidegoei edo jabe partikularrei. Eta horrelakorik eskatzen badute, jabekideen bileretara joaten gara sor litezkeen zalantzak argitzeko.

aholkularitza teknikoa

MUGOLA OBRAS Y PROYECTOS S.L.

Iribar plaza 2, 1. solairua - 10. bulegoa
20018 Donostia